XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ulertzen dut. Irudipen hori izan nuen zuei buruz hasieratik... zera platonikoa zela zuretzat, eta bera zutaz maiteminduta zegoela seguraski.

- Hala dago. Eta beti eginahalak egiten dira zutaz maiteminduta daudenak ez mintzeko, badakizu.

- Jakina.

Zalantza egin zuen berriro, hitz egokiak aukeratu nahirik.

Errezeloz dardarka zegoen artean, Dickie jadanik berarekin haserre ez egon arren.

Ez zuen etxetik botako.

Bere buruaren jabeago, Tomek esan zuen:

- Imajinatzen dut New Yorken egonez gero ez zenuketela elkar hain maiz ikusiko... edo batere ez... baina herri hau hain bakartia izanik:...

- Halaxe da hain zuzen.

- Ez naiz berarekin oheratu eta ez dut asmorik, baina bere adiskidetasuna gorde nahi nuke.

- Beno, eta nik zerbait egin al dut hori galerazteko?

Esan nizun, Dickie, nahiago nuela alde egin Margerekin duzun adiskidetasuna hautsiko duen ezer egin baino.

Dickiek begirada bat bota zion.

- Ez, ez duzu ezer egin, bereziki, baina bistakoa da ez zaizula gustatzen bera inguruan izatea.

Zerbait atsegin esaten ahalegintzen zarenean, hain da nabaria ahalegina.

-Sentitzen dut -esan zuen Tomek nahigabeturik.

Penatuta zegoen gehiago saiatu ez zelako, lan kaskarra egin zuelako ona egin zezakeenean.

-Beno, utzi dezagun. Marge eta biok ondo gaude orain -esan zuen Dickiek desafiatzaile. Itzuli, eta itsasoari so jarri zen.

Tom sukaldera joan zen kafe pixka bat egitera.

Ez zuen espreso kafeontzia erabili nahi, Dickie oso erretxina zelako makinarekin eta ez zuelako nahi izaten berak beste inork erabiltzerik.

Kafea bere gelara igo eta italiera pixka bat ikasiko zuen Fausto etorri baino lehen, pentsatu zuen Tomek.

Ez zen Dickierekin adiskidetzeko momentua.

Dickiek bazuen bere orguiloa.

Isilik egingo zuen ia arratsalde osoa; gero bostak aldean azaldu, pixka batean pintatzen aritu ondoren, eta jantzien gorabehera hura inoiz gertatu ez balitz bezala izango zen.

Gauza bat ziur zekien Tomek